Se abre en una pestaña nueva

AUTOESTIMUA

Zer da autoestimua?

Autoestimua geure buruari buruz dugun iritzia da. Ondo dagoenean, bizitzaren kolpeak jasotzeko aukera ematen digu. Baxua denean, barneko ahots hori kritiko bihurtzen da: egiten duzun ezer ez zaizu nahikoa iruditzen, erabakitzea kostatzen zaizu eta zure balioaz zalantzak dituzu. Denbora luzez baxu mantentzeak animoari eta eguneroko bizitzari eragiten dio azkenean.

Noiz kontsultatu?

Une egokia izan daiteke autoestimua lantzeko honako hau gertatzen denean:

  • Beste inori erabiliko ez zenioken gogortasunez hitz egiten diozu zeure buruari.
  • Zaila egiten zaizu erabakiak hartzea edo zure iritzia defendatzea.
  • Nahikoa ez zarela balio edo besteei ez zaiela gustatzen sentitzen duzu.
  • Zure menpe ez dauden gauzengatik errua hartzen duzu.

Algortako (Getxo) gure zentroan helduekin autoestimua lantzen dugu.

Nolakoa da lehen bisita?

Lehen kontsulta doan da. Lehen topaketa bat da, zer gertatzen zaizun kontatzeko, terapiari buruzko zalantzak argitzeko eta elkarrekin zer laguntza eskain dezakegun ikusteko.

Hitzordua eska dezakezu 675 71 35 37 zenbakira deituta edo gure harremanetarako orritik.

Autoestimuari buruzko galdera ohikoak

Autoestimua terapian landu daiteke?

Bai. Geure burua baloratzeko dugun modua esperientziarekin eraikitzen da, eta terapian berrikusi eta landu ere egin daiteke, zure erritmoan.

Antsietatearekin edo depresioarekin zerikusirik al du?

Maiz. Autoestimu baxuak antsietatea edo animo baxua elikatu dezake, eta alderantziz. Zentroan antsietatea eta depresioa ere lantzen ditugu.

Eta elikadurarekin?

Geure buruari buruz dugun irudiak janariarekin dugun harremanean ere eragiten du. Blogeko artikulu honetan azaltzen dugu.